Kotratazio baldintzak
TARIFA EZARTZEKO BALDINTZAK
Tarifak indarrean egongo dira Eitb.com (komertziala) web gunean gaurkotu arte. Publizitatearen aginduak, baita materiala / kreatibitateak ere, kanpaina hasi baino hiru egun lehenago aurkeztu behar dira.
Publizitatearen aginduak kanpainarako kodea izan behar du.
- Kreatibitatei aldaketak egin ahal izateko, hiru egun natural lehenago eskatu behar dira.
- Hiru lanegun baino epe laburragoan egindako ezeztapenetan hasieran aurrikusitako kopuru osoa ordaindu behar da.
- Ordutegia: 09:00etatik 17:00etara, astelehenetik ostiralera. Eta ekainaren 1etik irailaren 30era, 08:30etatik 15:00etara, astelehenetik ostiralera.
- Publizitatea horretarako egoki iritzitako guneetan sartuko da, formatua erraz moldatzen baita.
- Publizitatearen aginduak bankuko abal eta guzti etorriko dira, kontuan harturik kanpainaren diru-kopurua eta dagozkion zergak, beti ere EiTB S.A.ren eredu ofizialaren arabera.
- Ordaintzeko moduak:
Eskura: emisio-eguna baino hiru lanegun lehenago.
Luzatua (abalarekin):
- Faktura-egunetik 60 egunera ordaintzea: % 1,5eko errekargua
- Faktura-egunetik 90 egunera ordaintzea: % 2,5eko errekargua
- Kanpainaren aurretik edo kanpainarekin batera, EiTBk beretzat gordetzen du kreatibitateak kentzeko eskubidea, zilegitasuna dela-eta zalantzak daudenean. EiTBk ukatu, eten edo ezeztatzeko ahalmena dauka, bere gain inongo erantzunkizunik hartu gabe.
Publizitatea jartzen duenak ordainduko ditu gastu guztiak: sortzeko eta moldatzeko, baita kanpainan gerta daitezkeen beste aldaketak egiteko ere.