Kontratazio baldintzak
KONTRATAZIO BALDINTZA OROKORRAK
- EITBk emititutako iragarkien edukia Europako Arteztaraura, Publizitate Legera eta EITBko Administrazio Kontseiluak onetsitako arauetara egokituko da.
- Publizitate-ordenak idatzita igorri beharko dira, horretarako dagoen inprimakian.
- Publizitate-ordenak gutxienez 48 orduko aurrerapenarekin igorriko zaizkie emisoreei. Gauza bera gertatuko da ordezkatze- edo deuseztapen-ordenekin.
- 48 lanordu baino gutxiagorekin eginiko deuseztapenak kontratatzaileak publizitate-tartearen zenbatekoaren ehuneko ehun ordaintzea ekarriko du.
- Iragarkien grabazioa, bai eta beste edozein produkzio-kostu ere, iragartzailearen kontura izango da.
- Fakturazioa hilabete naturalen arabera egingo da eta ordainketa hurrengo hogeita hamar egunen barruan izango da.
- EITB Irrati arrunta gehi Euskadi Gaztea kontratatzen bada %5eko deskontu berezia aplikatuko zaio ondoriozko tarifari.
- Tarifa %15 igoko da hirugarren markak aipatzen badira.