Kontratazio baldintzak
INFORMAZIO OROKORRA
Publizitate-ordenak eta emisio-materiala eskatutako lehen emanaldiaren emisioa baino hiru egun natural aurretik aurkeztu beharko dira.
Iragarki bakoitzaren fitxa teknikoak kanpainaren giltzarria bildu beharko du.
- Publizitate-tarteen aldaketak gutxienez 2 egun natural aurretik eskatzen badira egin ahal izango dira soilik.
- 2 lanegun baino gutxiagorekin eginiko deuseztapenek hasiera batean aurreikusitako programazioaren guztizko diru-kopurua ordaintzea ekarriko dute.
- Hartzeko ordutegia: 9:00etatik 17:00ak arte, astelehenetik ostiralera. Ekainaren 1etik 30era arte, ordutegia 8:30etik 15:00ak arte izango da, astelehenetik ostiralera.
- Publizitatea tarte baten barruan emititzeko ordenatzen da, programa jakin baten hasieran, amaieran edo programan zehar. Iragarkiak aukeratutako programan emititu ahal izango dira. Denbora-tarteen ordutegiak gutxi gorabeherakoak dira eta programaren emisio-orduak mugatuko ditu. Publizitate tarte baten orduak programazio-parrillaren barruan identifikatu edo zehazteko balio du soilik.
- Ordu-zita orientagarria izango da soilik eta gailenduko dena tarteak programa baten barruan duen kokapena izango da. Emisioaren behin-behineko ordua programa emititzen den ordutegiaren menpe egongo da betiere. Publizitate-ordenak banku-abalaren bidez ziurtatu beharko dira, bertan kanpainaren zenbatekoa gehi dagozkion zergak barne hartuz, ETB SAren eredu ofizialaren arabera.
- Ordainketa-modalitateak:
Eskura: 3 lanegun emisioaren lehen egunaren aurretik.
Atzeratua (abalaren bidez):
- ordainketa faktura-egunaren 60 egunera: %1,5eko errekargua
- ordainketa faktura-egunetik 90 egunera: %2,5eko errekargua
- Iragarkia emititu baino lehen, edo emititu bitartean, HEDABIDEAK dagozkion txostenak eska ditzake, arau guztiak betetzen direla ziurtatzeko. Jakintzat emango da arauak betetzen direla, iragarkiak Komunikazio Komertzialaren Autorregulaziorako Elkartearen (AUTOCONTROL) aldeko txostena badu. Iragarkia zilegi ote den zalantzan badago, HEDABIDEAK iragarkiaren emisioa ukatu, eten edo ezezta dezake, horregatik bere gain erantzukizunik hartu barik.
Iragarkiaren bikoizketa gastuak iragarleari dagozkio.
KONTRATAZIO BALDINTZAK
- EiTBk emititutako iragarkien edukia Europako Arteztaraura, Publizitate Legera eta EITBko Administrazio Kontseiluak onetsitako arauetara egokituko da.
- Iragarkiek dituzten irudiak, musika eta esamoldeak enpresa iragartzaileen ardurakoak izango dira.
- Edari alkoholdunen publizitatea. Guztiz debekatuta dago 20º-tik gorako graduazioa duten edari alkoholdunen zuzeneko publizitatea. 20º-ko edo gutxiagoko edari alkoholdunen publizitatea 22:00etatik aurrera emititu ahal izango da, eta edariaren graduazioak iragarkian azaldu beharko du.
- Tabakoen eta osagarrien publizitatea. Guztiz debekatuta dago tabakoen eta dagokion kontsumoarekin zerikusia duten artikuluen zuzeneko edo zeharreko publizitatea.
- Produktu farmazeutikoen publizitatea. Iragarki guztiek informaziozko azkena eraman beharko dute derrigorrez. Ondokoa ulertzen da informaziozko azkena gisa: hondo urdina eta testua zuriz duen gehigarri neutroa, inolako marka-identifikaziorik gabekoa.
- Iragarkia. EiTBk publizitate-iragarkiak bideo euskarrian Betacam SP eta Betacam Digital formatuan onartuko ditu soil-soilik.
- Iragarkien iraupena: EiTBk 5 edo 60 segundo artekoak onartzen ditu. Tarifa kalkulatzeko ondoko taulari dagokion portzentaia-indizea aplikatuko da. 100 indizeari 20 segundoko tarifa dagokio.
Spot-en iraupena/indizea
| Iraupena |
5" |
10" |
15" |
20" |
| Indizea |
%40 |
%65 |
%90 |
%100 |
Tarifen kalkulua iraupenen arabera:
60 segundotik gorako iraupenerako edo iragarkien kokapena eta gainordaina negoziatzeko, jo Zuzendaritza Komertzialera.
Tarte esklusiboak: sail komertzialari galdetu.
Lekuagatik eta iragarkian bigarren marka bat sartzeko errekargua jakiteko, harremanetan jarri.
OHAR GARRANTZITSUA
Euskarazko kanpaina guztiei dagokienez, iragarkiaren testuak sonorizatu aurretik EiTBko Euskara Sailean aurkeztea gomendatzen dugu. Adierazitako hizkuntza zerbitzuak dohainik gainbegiratuko du iragarkia.