Furia izeneko proiektuaren baitan kokatzen dira proba hauek eta Industria, Turismo eta Komertzio Ministerioaren babesa dute. Furia proiektuan parte hartzen duten enpresa eta erakundeetako hogeita hamar injineru eta ikertzailek parte hartzen dute entsegu hauetan: Abertis Telecom, Dominion, Egatel, EMG, Fagor, Iteam (Valentziako Unibertsitatea), Mier, Robotiker, Sidsa, Telefonica I+D, Televés, Valladolideko Unibertsitatea, CEDETEl, Vicomtech, ETB eta Vilau.