Olaizola II-Martinez de Irujoren buruz buruko pilota finalaren errekorra %39,3ko audientziarekin
06/06/06
ETB-1en igande honetan emandako Olaizola II.a eta Martinez de Irujoren arteko buruz buruko pilota finalak %39,3ko audientzia zatia eskuratu zuen Euskal Autonomia Erkidegoan, eta orotara 263.000 lagunek ikusi zuten EAEan, Nafarroan eta Euskal Telebista iristen den alboko lurraldetan. Horrez gainera, 417.000 izan ziren uneren batean partidarekin bat egin zuten pertsonak.
Igandean telebista aurrean zeuden Euskal Autonomia Erkidegoko hamarretik lau ikuslek zeukan ETB-1 jarrita Juan Martinez de Irujok irabazitako partida jarraitzeko.
Tarte horretan, Euskal Telebistako lehen katea izan zen audientzia buru (%39,2); atzetik, berriz, Antena 3 (%14,6), ETB-2(%14), Telecinco (%12,9) eta TVE-1 (%8,6).
Olaizola II-Martinez de Irujo finalaren partidaren datuak, orain arte ikusiena izan den partidaren datuak berdindu ditu. 2002an jokatu zen Barriola-Beloki finalak ere audientzia zati berbera izan zuen, %39,3.
Berri gehiago
Gabon Gaueko saio bereziak %19,8ko sharea lortu zuen ETB1en
06/12/27
Irujo eta Barriolaren arteko lau t?erdiko finala, saiorik ikusiena bere ordutegian
06/12/19
06/06/04
Streaming saioen errekorra Interneten
06/04/04
ETAk su-etena iragarri zuen egunean ETBko albistegiak izan ziren ikusienak
06/03/24