ETB2ko albistegiak, ikusienak
06/06/04
"Teleberri" albistegia ikusiena da Euskadin, astelehenetik igandera, TN Sofres enpresaren datuen arabera. Batazbestez, 138.000 ikusle izan ditu aurten ETB2ko albistegiak, eta %21,8ko sharea.
Eguerdiko albistegua liderra da astelehenetik igandera, batazbestez 141.000 ikusle eta &23,6ko sharearekin, eta bigarren edizioak ere emaitza onak ditu: ikusiena da astelehenetik igandera, 136.000 ikusle eta %20,2ko sharearekin.
Albistegiez gain, zinemak oso harrera ona izan du Euskal Telebistan, eta bereziki, "Siempre Cine" saioak. Hauen artean aipagarriak dira "Ruta Suicida", %28,7ko sharearekin, "Harry el Ejecutor", %27,2arekin, "La Gran Pelea", %24,5arekin, "Joe Kidd", %22,7arekin, "Un Botín de 500.000 dólares" %22,4arekin eta "Doce en el patíbulo" %22,4arekin.
Bestalde, Carlos Soberak aurkezten duen eguneroko lehiaketak, "Date el Bote"k, erritmo onean jarraitzen du, batazbesteko %21,3ko sharearekin eta 101.000 ikuslerekin.
Euskarazko katean, ETB1en, aipatzekoa dira eskuz banakako finalak lortu zituen audientzia datuak. Olaizola II.a eta Martinez de Irujok jokatu zuten partidak %39,3ko sharea lortu zuen EAEn, eta guztira 263.000 pertsonek jarraitu zuten, EAE, Nafarroa eta inguruko eremuetan.
"Wazemank"ek ere datu onak lortu ditu. Euskaldunen artean, %21,4ko sharea lortu du umore saioak. "Goenkale"ren denboraldi amaierako atalak ere erregistro aipagarriak izan ditu, bere ordutegian lider izan baitzen. 143.000 pertsonek ikusi zuten atal hau, EAE, Nafarroa eta inguruko eremuak kontutan hartuta, eta %20ko sharea lortu zuen biztanleria euskaldunaren artean.
Berri gehiago
Gabon Gaueko saio bereziak %19,8ko sharea lortu zuen ETB1en
06/12/27
Irujo eta Barriolaren arteko lau t?erdiko finala, saiorik ikusiena bere ordutegian
06/12/19
Olaizola II-Martinez de Irujoren buruz buruko pilota finalaren errekorra %39,3ko audientziarekin
06/06/06
Streaming saioen errekorra Interneten
06/04/04
ETAk su-etena iragarri zuen egunean ETBko albistegiak izan ziren ikusienak
06/03/24