"Anuario de Televisión 2005" aurkeztu du Sofresek Iruñean
TNS Sofres enpresako Zuzendari Orokorrak, Alberto de Pablok, "Anuario de Audiencia de Televisión 2005" delakoa aurkeztu zuen Iruñeako Baluarten ostegun honetan, hilak 30, EiTBk antolatutako ekitaldi batetan. Urtekari honek 2005ean telebistaren merkatuan eman diren gertakari garrantzitsuenak jasotzen ditu. Aurten, bataz beste 217 minutuz ikusi du telebista egunean pertsona bakoitzak, iaz baino minutu bat gutxiago. Japonia da arlo honetan liderra, 301 minutuko kontsumoarekin.
2005eko programarik ikusiena Antena 3ek urriaren 12an emititu zuen Espainia eta San Marinoren arteko futbol partida izan zen, Munduko Koparako sailkapenekoa. Filmerik ikusiena, berriz, "Los chicos del coro" izan zen, TVE1ek abenduaren 25ean eman zuena. ETBri dagokionean, lehenengo kateko ikusiena Athletic eta Realaren arteko derbia izan zen, eta bigarrenean, aldiz, "Vaya Semanita" umore saioa.
2005ean telebista lokal eta digitalaren audientzia egonkortu egin da, %3.5eko share inguruan. Bestalde, publizitate inbertsioa %11ean igo da, 2004koarekin alderatuz gero.
TNS Sofres enpresak neurketa sistemaren berrikuntza ere aurkeztu du, industria honen egitura eta teknologia aldaketei egokitua: alde batetik, bi kate berrien agerpena, Cuatro eta La Sexta; bestetik, kate auronomiko berrien agerpena Balearek, Aragoi, Murtzia eta Asturiasen; LTDren garapena eta honek eragingo dituen aldaketak ere izan dituzte kontutan. Sofresek teknologia berria aplikatu du audimetroetan, bere lagina handitu du eta telebista eskaintza konkretuen neurketa egiteko aukera eskaini du.
Berri gehiago
Bibitako Pilota Txapelketaren finala lider izan zen bere ordutegian audientziaren %26,5arekin
07/03/27
07/03/02
Arrakasta handia Troya filmearen estreinaldiak, ostiraleko gauean ETB-2an (erderaz ikusi)
07/02/27
eitb.com-ek inoizko daturik onenak lortu ditu elurteari esker
07/01/26
Audientziaren %27ak ETBrekin pasa zuen Urte Zahar gaua
07/01/03
Euskadi-Serbia neurketa, saiorik ikusiena bere ordutegian
06/12/28