Web Comercial EiTB

Berria

  • Bibitako pilota txapelketaren finala audientzia lider izan zen ikusleen %31,1rekin

    06/03/20

    Martinez de Irujo-Martinez Eulate eta Olaizola II-Zearrak igandean jokatu zuten pilota partida saiorik ikusiena izan zen bere ordutegian: %31,1eko audientzia izan zuen, iaz baino hiru puntu gehiago. Neurketak %8,2ko rating-a izan zuen eta bataz beste 219.000 lagunek ikusi zuten.

    Audientzia metatuari dagokiola, berriz, 370.000 ikus-entzulek jarraitu zuten uneren batean Gasteizko Ogetan jokatutako norgehiagoka.

    Partida oso berdindua izan zen 11.tantora iritsi ziren arte, ordutik aurrera erraz hartu zioten aldea Aspeko pilotariek Asegarceko bikoteari. Iberoko aurrelariaren bigarren garaipena da, iaz ere txapela jantzi baitzuen. Lizarrako atzelariak, berriz, estreineko aldiz eskuratu du garaipena.

  • Berri gehiago

    Titularra4

    06/12/13

    247.000 ikuslerekin hasi du hilabetea "Vaya Semanita"k

    2006/03/10

    "Anuario de Televisión 2005" aurkeztu du Sofresek Iruñean

2007 © All Rights Reserved