ETAk su-etena iragarri zuen egunean ETBko albistegiak izan ziren ikusienak
06/03/24
Asteazkenean, ETAk su-etena iragarri zuen egunean, Euskal Telebistako albistegiak izan ziren ikusienak. Guztira, ETBko eguneroko albistegi saioek %26,9ko audientzia izan zuten eta 160.000 lagunek ikusi zituzten bataz beste.
Euskal Telebistak zabaldu zuen ETAren bideoa eta Euskal Telebistako albistegietan jarraitu zuten berria Euskal Autonomia Erkidegoko ikus-entzuleek; audientzia metatua 625.000 lagunekoa izan zen, hain zuzen. Halaber, eguneko albiste nagusi izan zenari minutu gehien eskaini zion telebista izan zen ETB, 878 minutu. Programazio berezia ETAren su-eten iragarpeneko bideoaren emanaldiarekin hasi zen eta gauerdira arte luzatu zen.
Bestalde, eguerdiko "Teleberri" saioko lehen minutuak izan ziren egun osoan zehar audientzia gehiena izan zutenak. Hasierako minutu horiek %40,3ko audientzia izan zuten eta 275.000 lagunek jarraitu zituzten bataz beste.
1998ko irailean ETAk tregua iragarri zuenekoarekin alderatuz, ikus-entzuleen jarrera antzekoa izan da. Orduko albistea gaueko hamaiketan zabaldu bazen ere, ETB izan zen albistegi berezia eman zuen lehen telebista eta guztira %23ko audientzia lortu zuen.
Berri gehiago
Radio Euskadi audientzia buru astelehenetik ostiralera, EGMko datuen arabera
2007/07/03
EiTBk Interneten zuen marka hautsi du, ekainean 1,2 milioi bisita lortuta
2007/07/03
"La Noche de", "Mi Querido Klikowsky" eta "Vaya Semanita" nabarmendu dira ETB-2n ekainean
2007/07/03
Olaizola II-Barriola buruz buruko pilota finala lider bere ordutegian
2007/06/19
"Mi Querido Klikowsky" arrakastatsu itzuli da hil honetan ETB-2ra
2007/06/04
ETB audientzia lider izan zen hauteskunde gauean 19:300etatik goizaldera
2007/05/29