ETAk su-etena iragarri zuen egunean ETBko albistegiak izan ziren ikusienak
06/03/24
Asteazkenean, ETAk su-etena iragarri zuen egunean, Euskal Telebistako albistegiak izan ziren ikusienak. Guztira, ETBko eguneroko albistegi saioek %26,9ko audientzia izan zuten eta 160.000 lagunek ikusi zituzten bataz beste.
Euskal Telebistak zabaldu zuen ETAren bideoa eta Euskal Telebistako albistegietan jarraitu zuten berria Euskal Autonomia Erkidegoko ikus-entzuleek; audientzia metatua 625.000 lagunekoa izan zen, hain zuzen. Halaber, eguneko albiste nagusi izan zenari minutu gehien eskaini zion telebista izan zen ETB, 878 minutu. Programazio berezia ETAren su-eten iragarpeneko bideoaren emanaldiarekin hasi zen eta gauerdira arte luzatu zen.
Bestalde, eguerdiko "Teleberri" saioko lehen minutuak izan ziren egun osoan zehar audientzia gehiena izan zutenak. Hasierako minutu horiek %40,3ko audientzia izan zuten eta 275.000 lagunek jarraitu zituzten bataz beste.
1998ko irailean ETAk tregua iragarri zuenekoarekin alderatuz, ikus-entzuleen jarrera antzekoa izan da. Orduko albistea gaueko hamaiketan zabaldu bazen ere, ETB izan zen albistegi berezia eman zuen lehen telebista eta guztira %23ko audientzia lortu zuen.
Berri gehiago
EiTBko irrati taldeak marka hautsi du, astelehenetik igandera 483.000 entzule eskuratuz
2007/05/23
Irujo-Barriola buruz buruko final laurdenak audientziaren %22 eskuratu zuen
2007/05/07
Radio Euskadi eta Radio Vitoria nabarmen igo dira EGMren arabera
07/04/25
Arrakastatsu ekin dio "Kutsidazu Bidea Ixabel" telesailak ETB-1en
07/04/17
07/04/03
"vaya Semanitak" ehuneko 20,2ko sharea lortu du (ikusi gazteleraz)
07/03/30