Web Comercial EiTB

Berria

  • ETAk su-etena iragarri zuen egunean ETBko albistegiak izan ziren ikusienak

    06/03/24

    Asteazkenean, ETAk su-etena iragarri zuen egunean, Euskal Telebistako albistegiak izan ziren ikusienak. Guztira, ETBko eguneroko albistegi saioek %26,9ko audientzia izan zuten eta 160.000 lagunek ikusi zituzten bataz beste.

    Euskal Telebistak zabaldu zuen ETAren bideoa eta Euskal Telebistako albistegietan jarraitu zuten berria Euskal Autonomia Erkidegoko ikus-entzuleek; audientzia metatua 625.000 lagunekoa izan zen, hain zuzen. Halaber, eguneko albiste nagusi izan zenari minutu gehien eskaini zion telebista izan zen ETB, 878 minutu. Programazio berezia ETAren su-eten iragarpeneko bideoaren emanaldiarekin hasi zen eta gauerdira arte luzatu zen.

    Bestalde, eguerdiko "Teleberri" saioko lehen minutuak izan ziren egun osoan zehar audientzia gehiena izan zutenak. Hasierako minutu horiek %40,3ko audientzia izan zuten eta 275.000 lagunek jarraitu zituzten bataz beste.

    1998ko irailean ETAk tregua iragarri zuenekoarekin alderatuz, ikus-entzuleen jarrera antzekoa izan da. Orduko albistea gaueko hamaiketan zabaldu bazen ere, ETB izan zen albistegi berezia eman zuen lehen telebista eta guztira %23ko audientzia lortu zuen.

  • Berri gehiago

    Gabon Gaueko saio bereziak %19,8ko sharea lortu zuen ETB1en

    06/12/27

    Irujo eta Barriolaren arteko lau t?erdiko finala, saiorik ikusiena bere ordutegian

    06/12/19

    Olaizola II-Martinez de Irujoren buruz buruko pilota finalaren errekorra %39,3ko audientziarekin

    06/06/06

    ETB2ko albistegiak, ikusienak

    06/06/04

    Streaming saioen errekorra Interneten

    06/04/04

2007 © All Rights Reserved