247.000 ikuslerekin hasi du hilabetea "Vaya Semanita"k
2006/03/10
ETB2ko "Vaya Semanita" saioak lider jarraitzen du eta atzo, hilak 9, emandako programak %26ko kuota lortu zuen, 247.000 ikusle izan zituelarik.
Atzokoan Sergio rivero abeslaria izan zen platoan, eta 902.000 pertsonako audientzia metatua izan zuen.
Otsailean %22ko kuota eta 200.000 ikusentzule izan ditu bataz bestez Andoni Agirregomezkortak aurkeztutako programak, audientzia metatua 757.000 pertsonakoa izan delarik.
Ostegun honetan, besteak beste, ohiko atalak (Human Behaviour eta VS Explorer), Emakume Langilearen Eguna, alderdi popularrak ospatu zuen konbentzioa edota euskal taldeen egoera kaxkarra izan ziren hizpide.
Berri gehiago
06/12/13
Bibitako pilota txapelketaren finala audientzia lider izan zen ikusleen %31,1rekin
06/03/20