Gabon Gaueko saio bereziak %19,8ko sharea lortu zuen ETB1en
06/12/27
252.000 ikuslek ospatu zuten Gabon Gaua ETB1ean, orotariko musika entzunez. "Euskal Kantuen Gaua" saio berezia izan zen hau ahalbidetu zuena, Estitxu Fernandez eta Julio Ibarrak aurkeztuta. Bertan, euskal kultura, politika eta gizarteko ordezkari ezagunek euskal kantak interpretazeko aukera izan zuten. Gala honek %19,8ko bataz besteko kuota izan zuen.
Beste askoren artean, Iñigo Lamarca Arartekoa, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako ahaldun nagusiak, Joan Gonzalez de Txabarri, Jose Luis Bilbao eta Ramon Rabanera, Pello Zabala eta Iñaki Beristain fraide frantsizkotarrak, Enbeitatar familiako bertsolariak (Onintza, Zigor, Xabier eta Jon), Joxe Mari Olasagasti, Miel Mindegia eta Donato Larretxea aizkolariak eta Kutsidazu bidea, Ixabel filme arrakastatsuko aktore batzuk izan ziren saioan.
Bestetik, Olentzeroren etorrera ere arreta handiz jarraitua izan zen etxeko txikienengatik. Guztira, 128.000 pertsonek ikusi zuten eta bataz beste %7,4ko sharea lortu zuen.
Berri gehiago
Irujo eta Barriolaren arteko lau t?erdiko finala, saiorik ikusiena bere ordutegian
06/12/19
Olaizola II-Martinez de Irujoren buruz buruko pilota finalaren errekorra %39,3ko audientziarekin
06/06/06
06/06/04
Streaming saioen errekorra Interneten
06/04/04
ETAk su-etena iragarri zuen egunean ETBko albistegiak izan ziren ikusienak
06/03/24