Euskadi-Serbia neurketa, saiorik ikusiena bere ordutegian
06/12/28
Asteazkenean San Mames futbol zelaian jokatu zen Euskadi-Serbia partida saiorik ikusiena izan zen bere ordutegian. 20:30ean hasi zen futbol neurketak %22,8ko audientzia izan zuen EAEan eta 184.000 ikus-entzulek jarraitu zuten. %9,1eko bataz besteko audientzia eskuratu zuen saioak eta, honenbestez, telebista kate guztietatik ikusiena izan zen ordutegi horretan. Halaber, uneren batean milioi erdi lagunek baino gehiagok, 536.000ak zehazki, jarraitu zuten norgehiagoka.
Berri gehiago
06/12/13
Bibitako pilota txapelketaren finala audientzia lider izan zen ikusleen %31,1rekin
06/03/20
247.000 ikuslerekin hasi du hilabetea "Vaya Semanita"k
2006/03/10