Web Comercial EiTB

Berria

  • Audientziaren %27ak ETBrekin pasa zuen Urte Zahar gaua

    07/01/03

    Audientziaren %27ak ETBn pasa zituen urteko azken minutuak. ETB1eko "Matzmorduajangojonau" saioak, Wazemankeko taldearen eskutik, %10,1eko kuota lortu zuen, eta Vaya Semanitako taldeak ETB2rako prestatu zuen "A 2007 con mala uva"-k, berriz, %17koa.

    Gabon Gauean ETB1ek eskaini zuen "Euskal Kantuen Gaua" saioak ere datu onak eman ditu. Hain zuzen ere, %19,8ko kuota lortu zuen. Era berean, aipatzekoak dira kate honetan eman ziren "Mihiluze" eta "Goenkale"ren saio bereziak, Gabon Gau eta Urte Zahar gauean.

    Gabonetako beste zita bat izaten da Euskadiko selekzioak jokatzen duen partida. Aurtengoan Serbiaren aurka aritu dira euskaldunak, eta ETBk zuzenean eman zuen abenduaren 27an, audientzian lider bilakatu zelarik. 20:30ean hasi zen norgehiagoka, eta %22,8ko sharea izan zuen EAEn eta 184.000 ikuslek ikusi zuten.

    2006ko balantzea

    2006ko urteari dagokionez, TN Sofres audientzia neurketa enpresaren arabera, Euskal Telebistak %20,2ko bataz besteko sharea lortu du, %4,4 ETB1entzat delarik eta %15,8 ETB2rentzat.

    ETB1en kasua nabarmena da bertako produktuek prime timean izan duten harrera ona. "Wazemank" saioa lider izan da euskaldunen artean 2006an, eta aipagarriak dira, era berean, kirol emankizunak, "Martin", "Balbemendi" eta "Goenkale" telesailak eta "Mihiluze" lehiaketa.

    ETB2ri dagokionez, albistegiek emaitza onak ematen jarraitzen dutela aipatu behar da, "Teleberri"ri esker. Aurten bataz beste %21,1eko kuota izan du eta 127.000 ikuslek jarraitu dute.

    Zineak ere datu onak izan ditu aurten. Atzerriko produkzioetan aipagarriena "Invasió" telesaila izan da, jarraitzaile ugari izan ditu eta. Bestalde, jadanik oso errotuta dauden saioak ere aurten oso ondo jarraitu dute euren bidea, "Vaya Semanita", "Mi Querido Klikowsky" edo "El Conquistador del Fin del Mundo" kasu. "Date El Bote" bazkalosteko lehiaketak eta "Pásalo" magazineak ere audientzia aipagarriak izan dituzte amaitu berri den urtean.

  • Berri gehiago

    Titularra4

    06/12/13

    Bibitako pilota txapelketaren finala audientzia lider izan zen ikusleen %31,1rekin

    06/03/20

    247.000 ikuslerekin hasi du hilabetea "Vaya Semanita"k

    2006/03/10

    "Anuario de Televisión 2005" aurkeztu du Sofresek Iruñean

2007 © All Rights Reserved