eitb.com-ek inoizko daturik onenak lortu ditu elurteari esker
07/01/26
Elurraren etorrerak egunero eitb.com-ek jasotzen duen bisitari kopuruaren igoera nabarmena ekarri du. Asteartean esaterako, 31.459 bisitariak eduki zituen eta asteazkenean 35.304. eitb.com-eko bisitariek 219.325 orrialde ikusi zituzten. Zifra horrek eguneroko emaitzak ia bikoizten ditu.
Iragarpenak, albisteak eta webcamakwebcamak, besteak beste, biltzen dituen eguraldiaren webguneak izan ditu bisitari gehien.
Horrez gain, Negublog eta Blog del fin del mundo blog berriek ere emaitza bikainak lortu dituzte.
Lehenengoan, erabiltzaileek neguan lagunekin edo familiarekin bizi izandako esperientziak erakusten dituzten argazkiak bidal ditzakete. Bestalde, Blog del fin del mundo bloga El conquistador del fin del mundo saioaren hirugarren edizioa du gai nagusi.
Berri gehiago
Bibitako Pilota Txapelketaren finala lider izan zen bere ordutegian audientziaren %26,5arekin
07/03/27
07/03/02
Arrakasta handia Troya filmearen estreinaldiak, ostiraleko gauean ETB-2an (erderaz ikusi)
07/02/27
Audientziaren %27ak ETBrekin pasa zuen Urte Zahar gaua
07/01/03
Euskadi-Serbia neurketa, saiorik ikusiena bere ordutegian
06/12/28