Bibitako Pilota Txapelketaren finala lider izan zen bere ordutegian audientziaren %26,5arekin
07/03/27
Olaizola-Beloki eta Xala-Eulatek igandean, martxoaren 25ean, jokatu zuten pilota partida saiorik ikusiena izan zen bere ordutegian audientziaren %26,5arekin. ETB-1ek zuzenean emandako neurketak %8ko ratinga izan zuen eta bataz beste 183.000 lagunek ikusi zuten.
Audientzia metatuari dagokiola, berriz, 356.000 ikus-entzulek jarraitu zuten uneren batean Gasteizko Ogetan jokatutako norgehiagoka.
Belokik eta Olaizola I.ak ezin izan zuten Aspeko bikotea gainditu, 18-22 izan zen azken emaitza. Hartara, Eulatek eta Xalak euren bigarren txapela erdietsi dute Binakako Txapelketan.
Berri gehiago
07/03/02
Arrakasta handia Troya filmearen estreinaldiak, ostiraleko gauean ETB-2an (erderaz ikusi)
07/02/27
eitb.com-ek inoizko daturik onenak lortu ditu elurteari esker
07/01/26
Audientziaren %27ak ETBrekin pasa zuen Urte Zahar gaua
07/01/03
Euskadi-Serbia neurketa, saiorik ikusiena bere ordutegian
06/12/28