Arrakastatsu ekin dio "Kutsidazu Bidea Ixabel" telesailak ETB-1en
07/04/17
Arrakastatsu ekin dio "Kutsidazu Bidea Ixabel" telesailak igande gauean, Euskal Telebistako lehen katean. Euskaraz dakitenen artean %21,6ko audientzia eskuratu du lehen atalak. 84.000ko lagunek ikusi dute bataz beste Juan Martin Aranguren baserrira iristen denekoa, hain zuzen ere. Audientzia metatua, berriz, 229.000 ikus-entzulekoa izan da.
Josean Sagastizabalen eleberri arrakastatsuak antzerki eta film arrakastatsua eman ditu. Orain, telesailaren lehen atalak ere oihartzun zabala eskuratu du ETB-1en. Telesailean, Juan Martin donostiar gaztea hirian ikasi duen euskara garatzeko asmotan Harrialdeko Aranguren baserrira uda pasatzera joatean biziko dituenak ikusiko ditugu. Han konturatuko da berak ikasitakoak zerikusi gutxi duela apopilo hartu duen familiak erabiltzen duenarekin. Hortaz gain, udako eskolan izango dituen ikaskideak ezagutuko ditu. Baina ez da izango euskara buruhauste gehien emango diona. Hor dago Ixabel, benetako buruhausteen iturri bihurtuko dena.
"Kutsidazu Bidea Ixabel" igande gauean ematen da ETB-1en, 22:00etan.
Berri gehiago
Gabon Gaueko saio bereziak %19,8ko sharea lortu zuen ETB1en
06/12/27
Irujo eta Barriolaren arteko lau t?erdiko finala, saiorik ikusiena bere ordutegian
06/12/19
Olaizola II-Martinez de Irujoren buruz buruko pilota finalaren errekorra %39,3ko audientziarekin
06/06/06
06/06/04
Streaming saioen errekorra Interneten
06/04/04
ETAk su-etena iragarri zuen egunean ETBko albistegiak izan ziren ikusienak
06/03/24