Radio Euskadi eta Radio Vitoria nabarmen igo dira EGMren arabera
07/04/25
Estudio General de Mediosek astearte honetan, apirilak 24, kaleratutako datuen arabera, Radio Euskadi eta Radio Vitoria nabarmen igo dira. Radio Euskadik 262.00 entzule ditu eta Radio Vitoriak 40.000. EiTBko irratiek oro har 418.000 entzule dituzte astelehenetik ostiralera.
Radio Euskadiri dagokiola, astelehenetik ostiralera 262.000 entzule ditu, iazko bolada berberean baino 25.000 entzule gehiago. Radio Vitoriaren entzule kopurua ere igo egin da, 40.000 ditu guztira, iaz baino 16.000 gehiago. Euskarazko irratigintzak (Euskadi Gaztea, Euskadi Irratia eta EiTB Irratia) 116.000 entzule ditu astelehenetik ostiralera.
Estudio General de Mediosek hiru neurketa egiten ditu urtean. Elkarrizketa pertsonal eta telefono deien bidez neurtzen ditu Estatu espainiarreko hedabide guztiek duten jarraitzaile kopurua.
Berri gehiago
EiTBko irrati taldeak marka hautsi du, astelehenetik igandera 483.000 entzule eskuratuz
2007/05/23
Irujo-Barriola buruz buruko final laurdenak audientziaren %22 eskuratu zuen
2007/05/07
Arrakastatsu ekin dio "Kutsidazu Bidea Ixabel" telesailak ETB-1en
07/04/17
07/04/03
"vaya Semanitak" ehuneko 20,2ko sharea lortu du (ikusi gazteleraz)
07/03/30