Web Comercial EiTB

Berria

  • Irujo-Barriola buruz buruko final laurdenak audientziaren %22 eskuratu zuen

    2007/05/07

    Juan Martinez de Irujok eta Abel Barriolak Gasteizko Ogetan igande honetan jokatutako pilota partidak ikusmin handia sortu zuen telebistan. Buruz buruko final laurden zirraragarriak audientziaren %22 eskuratu zuen eta bataz beste 120.000 lagunek ikusi zuten. Halaber, audientzia metatua 279.000 ikus-entzulekoa izan zen. ETB-1en ondotik, pilota partidaren tartean, Antena 3 izan zen katerik ikusiena, ondoren Tele 5, TVE-1 eta ETB-2. Abel Barriolak 22 eta 20 irabazi zion Irujori emozioz beteriko partida luze eta gora-beheratsuan. "Kutsidazu Bidea, Ixabel"ek goiari eusten dio Igande gauean ETB-1ek ematen duen "Kutsidazu Bidea, Ixabel" telesailak ere goiari eusten dio. Bosgarren atala eman zen eta %9ko audientzia eskuratu zuen orotara. 80.000 ikus-entzulek ikusi zuten bataz beste. Uneren batean, halaber 202.000 lagunek egin zuten bat Juan Martinekin. Euskaldunen artean lider izan zen bere ordutegian, audientziaren %24,4rekin. Atzetik Tele 5 izan zuen, ondoren TVE-1, ETB-2 eta Antena 3. Ikus-entzule tarte horretan, apirilean, %19,7ko audientzia izan du telesailak bataz beste.

  • Berri gehiago

    Titularra4

    06/12/13

    Bibitako pilota txapelketaren finala audientzia lider izan zen ikusleen %31,1rekin

    06/03/20

    247.000 ikuslerekin hasi du hilabetea "Vaya Semanita"k

    2006/03/10

    "Anuario de Televisión 2005" aurkeztu du Sofresek Iruñean

2007 © All Rights Reserved