Web Comercial EiTB

Berria

  • EiTBko irrati taldeak marka hautsi du, astelehenetik igandera 483.000 entzule eskuratuz

    2007/05/23

    CIES audientzia neurtzen duen enpresak astearte honetan, maiatzaren 22an, kaleratutako neurketa ikerketak Euskal Irrati Telebistaren datu onak onetsi ditu. 1.371.000 ikus-entzule ditu, hartara, Euskal Irrati Telebistak Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan, iaz 2006 isterakoan baino 17.000 gehiago. EiTBko irrati taldeak (Radio Euskadi, Euskadi Irratia, Radio Vitoria, Euskadi Gaztea eta EiTB Irratia) lidergoa sendotu du. 438.000 entzule dituzte astelehenetik igandera, inoizko daturik altuena. Astelehenetik ostiralera, ostera, markak hausten ditu 483.000 entzule lortuz. Radio Euskadi EiTB taldean gehien entzuten den irratiak 254.000 entzule ditu Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroan astelehenetik ostiralera. Irratiak euskaraz ere gorantz egin du: 170.00 entzule ditu aste barruan; 99.000 ditu Euskadi Irratiak eta 71.000 Euskadi Gazteak. Radio Vitoriak ere igoera nabarmena izan du: 33.000 entzule eskuratzen ditu, iaz baino 11.000 gehiago. EiTB Irratia, musika eta kultur ekitaldiak eskaintzen dituen irratia, 26.000 lagunengana iristen da. Telebistari dagokionez, 933.000 ikus-entzulek jarraitzen dute Euskal Telebista egunero, 2006. urtean baino 12.000 entzule gehiago. ETB-1 227.000 lagunek ikusten dute eta 706.000 lagunek, berriz, ETB-2. CIES audientziak neurtzen dituen enpresak bi neurketa egiten ditu urtean. Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan egiten dituzten elkarrizketa pertsonalak hartzen dituzte oinarri prentsaren, irratiaren, telebistaren eta Interneten kontsumoa neurtzeko.

  • Berri gehiago

    Gabon Gaueko saio bereziak %19,8ko sharea lortu zuen ETB1en

    06/12/27

    Irujo eta Barriolaren arteko lau t?erdiko finala, saiorik ikusiena bere ordutegian

    06/12/19

    Olaizola II-Martinez de Irujoren buruz buruko pilota finalaren errekorra %39,3ko audientziarekin

    06/06/06

    ETB2ko albistegiak, ikusienak

    06/06/04

    Streaming saioen errekorra Interneten

    06/04/04

    ETAk su-etena iragarri zuen egunean ETBko albistegiak izan ziren ikusienak

    06/03/24

2007 © All Rights Reserved