Web Comercial EiTB

Berria

  • ETB audientzia lider izan zen hauteskunde gauean 19:300etatik goizaldera

    2007/05/29

    Euskal Telebista audientzia lider izan zen maiatzaren 27ko hauteskunde gauean, 19:30etatik goizaldeko 01:00ak arte ETB-1 eta ETB-2n eman ziren albistegi bereziekin. TN Sofres enpresak kaleratutako datuen arabera, ETB-2ko saioak audientziaren %21,4 eskuratu zuen eta bataz beste 145.000 ikus-entzule izan zituen. ETB-1eko saioaren sharea berriz, %5,1ekoa izan zen tarte guztian. Horrez gainera, bost ordu t?erditik gora iraun zuen saioarekin bat 1.340.000 lagunek egin zuten uneren batean, Euskadi Nafarroa eta eskualde mugakideetan. ETB-1en Maddalen Iriartek eta Asier Odriozolak gidatutako saioaren audientzia metatua milioi erdikoa izan zen. Juan Carlos Etxeberriak, Estibaliz Ruiz de Azuak eta Aitzol Zubizarretak aurkeztu zuten saioak iraun zuen denbora luzean ETB-2 katerik ikusiena izan zen. Hauteskunde programazioa nagusitu zen tarte horretan audientziaren %21,4 izan zuen eta 145.000 ikus-entzule. Bigarren katerik ikusiena Telecinco izan zen audientziaren %19,9rekin. Ondoren, TVE-1 %10,7rekin, Antena 3 %10,6rekin eta Cuatro %9,7, gelditu ziren, besteak beste. 20:30etatik 22:30etara audientziak nabarmen egiten du gora, emaitza errealak apurka-apurka ezagutzera ematen ziren heinean. ETB-1 eta ETB-2ak tarte horretan audientziaren %31,3 eskuratu zuten. Saio bereziaren baitan emandako "Teleberri"k ere arreta zabala izan zuen: 210.000 ikus-entzulek ikusi zuten eta %27,5eko sharea izan zuen. Hauteskunde egun horretan, bestalde, kirol albisteek ere ikusmin handia eragin zuten eta "El Derby" saioa izan zen horren ispilu: 141.000 ikus-entzulek ikusi zuten eta %21,6ko audientzia eskuratu zuen. Interneti dagokionez, EiTBk hiru aldiz biderkatu zuen igandetako audientzia: 558.166 orrialde ikusi ziren eta 43.625 bisita eskuratu zitutzten, OJDk emandako datuen arabera. Horrez gain, astelehen goizaldean, goizean eta arratsaldean herriz herriko emaitzak, informazio puntualak eta hauteskunde web berezia erreferente izango dira erabiltzaileentzat. Eguerdian, astelehenetan webak duen audientzia 5 aldiz biderkatu dute online emaitzak ikusteko aukerari esker. Bisita bakoitzeko ikusten diren orrialdeen ratioa 4 aldiz biderkatu da eta bisita bakoitzari eskainitako denbora %50 igo da, 21 minutura, hain zuzen ere. EiTBko hedabideek programazio berezia eskaini zuten igandean udal eta foru hauteskundeak direla eta. Euskal Telebista, Euskadi Irratia, Radio Euskadi eta Radio Vitorian saio bereziak egin zituzten arratsaldeko zazpi eta erdiak eta zortziak bitartean abiatuta.

  • Berri gehiago

    Gabon Gaueko saio bereziak %19,8ko sharea lortu zuen ETB1en

    06/12/27

    Irujo eta Barriolaren arteko lau t?erdiko finala, saiorik ikusiena bere ordutegian

    06/12/19

    Olaizola II-Martinez de Irujoren buruz buruko pilota finalaren errekorra %39,3ko audientziarekin

    06/06/06

    ETB2ko albistegiak, ikusienak

    06/06/04

    Streaming saioen errekorra Interneten

    06/04/04

    ETAk su-etena iragarri zuen egunean ETBko albistegiak izan ziren ikusienak

    06/03/24

2007 © All Rights Reserved