"Mi Querido Klikowsky" arrakastatsu itzuli da hil honetan ETB-2ra
2007/06/04
"Mi Querido Klikowsky" maiatzean arrakastatsu itzuli da ETB-2ko astelehenetako programazioara, TN Sofres enpresak emandako audientzia datuek islatzen dutenez. ETB-1en, bestalde, Irujo eta Barriolaren arteko finalerdia eta "Kutsidazu Bidea, Ixabel" telesailaren audientzia nabarmentzen dira. Maiatzaren 7an estreinatu zen "Mi Querido Klikowksy"ren laugarren denboraldia oso ondo hartu dute ikus-entzuleek. Audientziaren %18,6 eta 178.000 ikus-entzule eskuratu ditu, bataz beste. Horrez gainera, "Vaya Semanita" umore saioak ere sendo eusten dio: %17,6ko audientzia du eta 178.000 ikus-entzule izan ditu hilabetean. "Date el Bote" lehiaketak, halaber, audientziaren %21 eskuratu du eta ikus-entzuleen saio faboritoena izaten jarraitzen du. Euskal Telebistan hauteskunde gauak maiatzaren27an jasotako arreta ere gailentzekoa da. ETB-2ko saioak audientziaren %21,4 eskuratu zuen eta bataz beste 145.000 ikus-entzule izan zituen. ETB-1eko saioaren sharea, berriz, %5,1ekoa izan zen tarte guztian. Horrez gainera, bost ordu t?erditik gora iraun zuen saioarekin bat 1.340.000 lagunek egin zuten uneren batean, Euskadi, Nafarroa eta eskualde mugakideetan. ETB-1en Maddalen Iriartek eta Asier Odriozolak gidatutako saioaren audientzia metatua milioi erdikoa izan zen. Irujo-Barriola eta "Kutsidazu Bidea, Ixabel" ETB-1en aipatzekoa da Juan Martinez de Irujok eta Abel Barriolak Gasteizko jokatutako finalerdiak izandako erantzuna. Buruz buruko final laurden zirraragarriak audientziaren %22 eskuratu zuen eta bataz beste 120.000 lagunek ikusi zuten. "Kutsidazu Bidea, Ixabel" telesailak ere oihartzun handia izan du: 75.000 lagunek ikusi dituzte bost atalak bataz beste eta 196.000 laguneko audientzia metatua izan du. Maiatzeko audientzia datuon arabera, gainera, "Wazemank", "Bost Txakur", "Mihiluze", "Goenkale", "Bi Errepidean" eta "Ordu Txikitan" saioak euskal audientziaren saio kuttunenen artean daude. Joan den hileko audientzia ETB-2n %14,3koa izan da Euskal Autonomia Erkidegoan eta ETB-1en %3,8koa.
Berri gehiago
Radio Euskadi audientzia buru astelehenetik ostiralera, EGMko datuen arabera
2007/07/03
EiTBk Interneten zuen marka hautsi du, ekainean 1,2 milioi bisita lortuta
2007/07/03
"La Noche de", "Mi Querido Klikowsky" eta "Vaya Semanita" nabarmendu dira ETB-2n ekainean
2007/07/03
Olaizola II-Barriola buruz buruko pilota finala lider bere ordutegian
2007/06/19
ETB audientzia lider izan zen hauteskunde gauean 19:300etatik goizaldera
2007/05/29