Olaizola II-Barriola buruz buruko pilota finala lider bere ordutegian
2007/06/19
ETB-1en igande honetan emandako Olaizola II.a eta Abel Barriolaren arteko buruz buruko pilota final lider izan zen bere ordutegian; %24,9ko audientzia zatia eskuratu zuen Euskal Autonomia Erkidegoan. Orotara 166.000 lagunek ikusi zuten partida EAEan, Nafarroan eta Euskal Telebista iristen den alboko lurraldeetan. Horrez gainera, 319.000 izan ziren uneren batean Olaizola II-Barriola partidarekin bat egin zuten pertsonak. Tarte horretan Euskal Telebistako lehen katea izan zen audientzia buru. Atzetik, berriz, Telecinco, Antena 3 eta La Sexta izan zituen. 2005ean jantzitako txapela era bikainean berreskuratu zuen Aimar Olaizolak Atano III.ean jokatu zen buruz buruko finalean (22-10).
Berri gehiago
EiTBko irrati taldeak marka hautsi du, astelehenetik igandera 483.000 entzule eskuratuz
2007/05/23
Irujo-Barriola buruz buruko final laurdenak audientziaren %22 eskuratu zuen
2007/05/07
Radio Euskadi eta Radio Vitoria nabarmen igo dira EGMren arabera
07/04/25
Arrakastatsu ekin dio "Kutsidazu Bidea Ixabel" telesailak ETB-1en
07/04/17
07/04/03
"vaya Semanitak" ehuneko 20,2ko sharea lortu du (ikusi gazteleraz)
07/03/30