"La Noche de", "Mi Querido Klikowsky" eta "Vaya Semanita" nabarmendu dira ETB-2n ekainean
2007/07/03
"La Noche de", "Mi Querido Klikowsky", "Vaya Semanita", "Date el Bote" eta "Cine Western" izan dira saio nabarmenenak ETB-2n, ekainean, TN Sofres audientzia neurtzen duen enpresak kaleratutako datuen arabera. "Wazemank", "Goenkale" eta eskuz banakako pilota finala izan dira, berriz, emankizunik ikusienak ETB-1en. "La Noche de" Felix Linaresek aurkezten duen zine tarteak hilabete honetan 19,1%eko audientzia eta 174.000 ikus-entzule izan ditu bataz beste. "Mi Querido Klikowsky" Hostoilek ETBrentzat egiten duen saioak, halaber, %18,1eko audientzia zatia eta 169.000 ikus-entzule izan ditu. "Vaya Semanita"k ere ordutegi nagusian ikus-entzule kopuru nabarmena erdietsi du: %18,1 eta 152.000 ikus-entzule. "Date el Bote"k sendo eusten dio goiari eta %19,5eko audientzia izan du ekainean. "Cine Western"eko arratsaldeko hitzordura ere ikusleek ez dute hutsik egin; %18,4ko audientzia izan du zine saioak. ETB-1en, buruz-buruko pilota finalak marka nabarmena eskuratu zuen. Olaizola II.a eta Abel Barriolaren arteko neurketa lider izan zen bere ordutegian; %24,9ko audientzia zatia eskuratu zuen Euskal Autonomia Erkidegoan. Orotara 166.000 lagunek ikusi zuten partida EAEan, Nafarroan eta Euskal Telebista iristen den alboko lurraldeetan. "Wazemank eta "Goenkale" saioek, berriz, 172.000 eta 110.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan dute, hurrenez hurren. Bi saio hauekin batera, "Ordu Txikitan", "Bi Errepidean" eta "Mihiluze" dira, beste behin ere, ETB-1eko saiorik gogokoenak euskaldunen artean. ETB-2k ekainean %14,4ko audientzia izan du Euskal Autonomia Erkidegoan eta ETB-1ek %4.
Berri gehiago
EiTBko irrati taldeak marka hautsi du, astelehenetik igandera 483.000 entzule eskuratuz
2007/05/23
Irujo-Barriola buruz buruko final laurdenak audientziaren %22 eskuratu zuen
2007/05/07
Radio Euskadi eta Radio Vitoria nabarmen igo dira EGMren arabera
07/04/25
Arrakastatsu ekin dio "Kutsidazu Bidea Ixabel" telesailak ETB-1en
07/04/17
07/04/03
"vaya Semanitak" ehuneko 20,2ko sharea lortu du (ikusi gazteleraz)
07/03/30