EiTBk Interneten zuen marka hautsi du, ekainean 1,2 milioi bisita lortuta
2007/07/03
Euskal Irrati Telebista (EiTB) Komunikazio Euskal Talde Publikoak Interneten dituen jarraitzaileen marka hautsi du, ekainean 1.242.649 bisita lortuta, Zabalkundea Neurtzeko Bulegoaren (ZNB) datuen arabera. Estatu espainiarreko web-gune garrantzitsuenak neurtzen ditu erakunde horrek. Gainera, ekaineko erabiltzaile bakarren kopuruan ere aurretik zeukan errekorra hautsi du EiTBk, milioi erdi bat erabiltzaile bakar lortu baititu. Ikusitako orriei dagokionez, guztira 5.696.455 izan dira azken horiek. Azpimarragarriena eitb.com-en irudia aldatu duela izan da, bideoak flash formatuan ikusteko aukerarekin eta formatuaren handitzearekin batera. Izan ere, harrera ona egin die entzuleriak berritasun horiei. Interneteko izarra Mihiluze izan da. ETB-1eko programa horrek ikusitako 200.000 orriak gainditu ditu Interneten. Egazteari dagokionez, emisora horrek ekainean babestutako ekitaldi garrantzitsuek gazteak erakarri ditu web orri horretara, Anoetan Rolling Stones taldeak emandako makrokontzertuak eta Bilbao BBK Live Festival jaialdiak, batez ere. Ekainaren 10ean Betizu Klubak ospatutako urteroko festak mesede argia egin zion betizu.com haurren kanalari. Milaka familia bildu ziren egun horretan, eta haietako askok Internetera jo zuten ekitaldi horretako informazioaren eta argazkien bila. Halaber, joko bi nabarmendu dira: Burua Hausten eta Saskia Bete, alegia. Informazio arloan, eitb24.com-ek ekain bikaina izan du, gaurkotasun politikoa eta kiroletakoa direla eta. Bereziki azpimarragarria izan da hil osoan nabaritutako eguneroko gehitzea, maiatzaren bukaerako hauteskunde gauaren "arraste-efektuaren" ondoren. Gau hartan erreferente izan zen eitb24.com, on-line emandako udaletako eta lurraldeetako emaitzekin. EiTBk ekainean Interneten lortutakoari buruzko datu pare bat gehiago: Estatu Batuetatik ingeleraz egindako bisitak 250.000tik gorakoak izan dira, eta 100.000 bisitak gainditu dituzte blogek.
Berri gehiago
Radio Euskadi audientzia buru astelehenetik ostiralera, EGMko datuen arabera
2007/07/03
"La Noche de", "Mi Querido Klikowsky" eta "Vaya Semanita" nabarmendu dira ETB-2n ekainean
2007/07/03
Olaizola II-Barriola buruz buruko pilota finala lider bere ordutegian
2007/06/19
"Mi Querido Klikowsky" arrakastatsu itzuli da hil honetan ETB-2ra
2007/06/04
ETB audientzia lider izan zen hauteskunde gauean 19:300etatik goizaldera
2007/05/29