Radio Euskadi audientzia buru astelehenetik ostiralera, EGMko datuen arabera
2007/07/03
Radio Euskadi audientzia buru dugu astelehenetik ostiralera Euskal Autonomia Erkidegoan 293.000 entzulerekin, Estudio General de Mediosek urteko bigarren neurketan kaleratutako datuen arabera. Datu horiek errekor historikoa dira Radio Euskadirentzat, EGMko neurketa onena izan delarik, astelehenetik ostiralera. Astearte honetan, uztailaren 3an, kaleratutako datuon arabera, euskal irratigintzak, Euskadi Irratiak eta Euskadi Gazteak, goranzko joera erakusten du 124.000 entzulerekin eta iazko epe berarekin alderatuta. EiTBko irrati taldeak, Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria, Euskadi Gaztea eta EiTB Irratiak, aurreneko izateari eusten diote eta 476.000 entzule dituzte aste barruan; 409.000, berriz, astelehenetik ostiralera. CIES enpresak maiatzean emandako datu onak sendotzera datoz datu hauek. Euskadi Irratiak astelehenetik ostiralera 74.000 entzule ditu eta Euskadi Gazteak 50.000 entzule. EiTB Irratia 28.000 lagunek entzuten dute bataz beste eta Radio Vitoria, Araban, 30.000 entzulerengana iristen da astelehenetik ostiralera. ETBri dagokiola, iazko bigarren neurketarekin alderatuta igoera izan du: ETB-2k 624.000 ikus-entzule ditu eta ETB-1ek 176.000. Orotara 1.209.000 lagunekin egiten du bat EiTBk EAEen eta eragin esparruan, bigarren neurketa honen datuen arabera. Estudio General de Mediosek hiru neurketa egiten ditu urtean. Elkarrizketa pertsonal eta telefono deien bidez neurtzen ditu Estatu espainiarreko hedabide guztiek duten jarraitzaile kopurua.
Berri gehiago
EiTBko irrati taldeak marka hautsi du, astelehenetik igandera 483.000 entzule eskuratuz
2007/05/23
Irujo-Barriola buruz buruko final laurdenak audientziaren %22 eskuratu zuen
2007/05/07
Radio Euskadi eta Radio Vitoria nabarmen igo dira EGMren arabera
07/04/25
Arrakastatsu ekin dio "Kutsidazu Bidea Ixabel" telesailak ETB-1en
07/04/17
07/04/03
"vaya Semanitak" ehuneko 20,2ko sharea lortu du (ikusi gazteleraz)
07/03/30