"Vaya Semanita" saioak Ondas saria jaso du
06/10/25
"Vaya Semanita " umore saioak gaur Ser Irratiak Radio Barcelonaren bidez ematen duen Ondas saria jaso du. Sail ezberdinetan zeuden 276 lan eta hautagairen artean 38 Ondas banatu dira. Zinean, telebistan, musikan, irratian eta irrati-publizitatean izan diren lan eta profesional onenen lana gailentzen dute gaur ezagutzera eman diren sari hauek.
ETB-2ko "Vaya Semanita"k TV3eko "Porca Miseria" saioarekin batera jaso du saria. Horrez gainera, beste sari nabarmenak izan dira: TVEko 50 urteak sarituko dituzte; Antena 3eko "Buenafuente" saioa; Telecincoko "Aida" telesaila; Shakira eta David Bisbal abeslariak; Salvador fillmea eta "Minoria Absoluta( RAC1) eta "No somos nadie(M80) irratsaioak. Halaber Ondas saria eman diete Justo Molinero esatariari; Cuatro telebista kateari futbol mundialaz egindako jarraipenarengatik; Dover musika taldearen "Let me out" abestiari, "Caminos de Ida y Vuelta" David de Mariaren diskoari, Nena Daconte bikoteari eta Miguel Rios eta Ana Torroja abeslariei.
Berri gehiago
2007an, 25. urteurrenaren urtean, amaitu nahi du EiTBk DIGIBat, egoitzak digitalizatzeko proiektua
07/01/04
"Supernanny" saioaren bigarren denboraldia estreinatuko du ETB-1ek larunbatean
06/12/30
Gabonetako haur programazio berezia abian ETB-1en ostegunetik aurrera
06/12/21
06/09/15
"Vaya Semanita" ren laugarren denboraldia ostegunean hasiko da atal eta pertsonai berriekin
06/09/14