Web Comercial EiTB

Berria

  • Radio Euskadiren programazio berria

    06/09/09

    "Boulevard", "Graffiti", "La Noche Despierta", "La Jungla Sonora", "La Casa de la Palabra" edo "Fuera de Juego" eguneroko saioek eta "Más Que Palabras", "Levando Anclas" eta "La Galería" asteburuko programek denboraldi berriari hasiera emango diote astelehen honetan, hilaren 11ean, eduki berriekin.

    Xabier Lapitz, Natalia Serrano, Felix Linares, Javier Vizcaino, Joseba Martin edo Roge Blascoren ahotsak izango ditugu lagun informazioa eta aisialdia bateratzen dituen programazio batetan.

    2006-2007 denboraldian ere informazio eskaintza izango da ardatz nagusia, alderdi hau urtez urte indartzen doalarik.

    Kurtso honetako berrikuntzarik handiena "Boulevard" saioaren eskutik dator. Oraingo honetan, Xabier Lapitzek aurkeztuko du bere osotasunean, Estibaliz Ortizen zuzendaritzapean. Era berean, ahots berriak agertuko dira programan.

    Horrez gain, Radio Euskadik erabat berritutako webgunea du, saio bakoitzak duen webgunera eramango gaituena, entzuleei lehio berri bat irekitzen zaielarik. Roge Blascok ere blog bat estreinatuko du, non bere entzule eta bidaiari guztiek esperientzien inguruan idatzi dezaketen.

  • Berri gehiago

    ETB2ko programazio berria

    06/09/08

    Multimedia aurkezpena

    06/06/23

    Titularra2

    06/12/11

2007 © All Rights Reserved