Web Comercial EiTB

Berria

  • "Vaya Semanita" ren laugarren denboraldia ostegunean hasiko da atal eta pertsonai berriekin

    06/09/14

    ETB2ko umore saio arrakastasuenak, "Vaya Semanita"k, ostegun honetan, hilaren 14ean, hasiko du bere denboraldi berria. Berrikuntzekin dator; atal berriak eta bi aktore gehiago: Iker Galarza eta Laura de la Calle. Lehenengo programan Andoni Agirregomezkortak bi elkarrizketa egingo ditu. Bata Felix Alvarez, Felisuco moduan ezagutzen den umoregileari, eta bestea Javi Martin aktore eta aurkezleari.

    Andoni Agirregomezkorta, Julian Azkarate, Diego Petrez, Ramon Merlo, Itziar Lazkani, Manuel Elizondo, Javier Anton eta Susana Soletok osatzen duten taldeari beste bi gehituko zaizkio: Iker Galarza eta Laura de la Calle. Iker antzerkiko aktore ezaguna da, eta ETB1eko "Goenkale" telesaileko postaria izan zen. Laura, berriz, Txetxu Ugalderekin ikusi genuen ETB2ko "Generacion XXI" programan. Telebistan esperientziaduna da, "Un, Dos, Tres" saioan ere aritu baita.

    Ikasturte honetan saioak atal berriak izango ditu. Horietako bat "La semana sin jueves" izenekoa da, non egunez egun, asteak eman dituen gaurkotasunezko gaien errepasoa egingo den umorearen ikuspegitik.

    Bestalde, "VS"k ikusentzuleen partehartzea sustatu nahi du. Horretarako, astero amaitu gabeko sketch bat emango da, eta hiru amaiera posible planteatuko dira. SMS bidez, ikusleek gustokoena aukeratzeko beta izango dute, eta hurrengo astean emaitza erakutsiko dute, dagokion amaierarekin.

    Programa honetan ezin zen falta "Human Behaviour" atala. Julian Azkarateren eskutik, gizakiaren portaera aztertuko da. Lehenengo saioan, opor osteko lanerako eta eskolarako itzulera aztertuko dute.

    Aurreko denboraldian egin zen moduan, oraingoan ere pertsonai famatu bat izango da astero platoan. Ostegun honetakoan, Felix Alvarez, Felisuco, kantabriarra izango da saioan, Javi Martin "Caiga Quien Caiga" programako aurkezle ohiarekin batera. Beraien proiektuez hitz egingo dute, eta bitartez, gaurkotasunaz ere arituko dira.

    Hau guztia gure gizartea parodiatzen duten sketch barregarriekin osatuko da, eta gure inguruan gertazen den guztiari umorea eranstea lortuko dute.

    "Vaya Semanita" ostegunero izango da ETB2 katean, 22:00etan.

  • Berri gehiago

    2007an, 25. urteurrenaren urtean, amaitu nahi du EiTBk DIGIBat, egoitzak digitalizatzeko proiektua

    07/01/04

    "Supernanny" saioaren bigarren denboraldia estreinatuko du ETB-1ek larunbatean

    06/12/30

    Gabonetako haur programazio berezia abian ETB-1en ostegunetik aurrera

    06/12/21

    "Vaya Semanita" saioak Ondas saria jaso du

    06/10/25

    ETB1eko programazio berria

    06/09/15

2007 © All Rights Reserved