Web Comercial EiTB

Berria

  • Multimedia aurkezpena

    06/06/23

    Euskal Irrati Telebistaren Aurkezpen Multimedia izan da ostegun honetan Madrilen. Ekitaldi jendetsua izan da eta oso giro onean jazo da. Felix Linaresek, Carlos Soberak eta Nerea Aliasek aurkeztu dute eta 200 lagunetik gora bildu ditu, publizitate agentzia, haien bezero eta EiTBko aurpegi ezagunak tartean. Bertaratu direnek Martin Berasategik prestatutako menua dastatu ahal izan dute.

    Puerta de Amerika Hotelaren atikoan egin da aurkezpena. Hotel hau Madrileko modernoetakoa da. Solairu ezberdinen diseinuan nazioartean sona duten 19 arkitektura eta diseinu estudiok hartu dute parte. EiTBren ekitaldian, gonbidatuen artean, publizitate munduko agentzi eta bezero garrantzitsuenak egon dira.

    Andoni Ortuzar, EiTBko zuzendari nagusiak, bertan bildutakoei joan izana eskertu ondoren, aurkezpenaren xedea azaldu du: "Aurkezpen komertzialaren helburua EiTBren balio nagusia gauzatzea da: hurbiltasuna, hau da, multimedia taldea Madrilgo marketing eta publizitate profesionalei gerturatzea".

    "EiTB Euskadiko komunikazio talde nagusia da" adierazi du. "Batetik, irrati, telebista eta Internet profil eta posizionamendu oso erakargarria du, eta, bestetik, EiTBk euskal gizartean ondoen baloratuta dauden hedabideak ditu."

    Ekitaldian, Euskal Telebistako aurkezle ezagunak egon dira. Besteak beste, Andoni Agirregomezkorta "Vaya Semanita"ko gidaria, Adela Gonzalez "Pásalo"ko aurkezlea eta Klaudio Landa, aste honetan "Esta Es Mi Gente" saioa amaitu eta laster "Intuición" lehiaketan ikusiko duguna. Irrati, telebista eta Internet alorreko zuzendari, eta komunikazio, publizitate eta komertzial esparruko jende ezaguna ere izan da.

  • Berri gehiago

    EiTBren Iberoamerikar Kalitate Sariaren spotak publizitateko APPE saria eskuratu du

    2007/04/27

    Esther Arroyo ostegunean "Vaya Semanita-n"

    07/04/25

    (gazteleraz ikusi)

    07/04/25

    ESPANIARREK GEHIAGO GASTATZEN DUTE INTERNETEN ORDAINOEKO TELEBISTAN BAINO (ikusi erderaz)

    07/04/18

    Alferrik galdutako formatua: "banner expandible" deritzona (erderaz ikusi)

    07/03/23

    2010erako etxebizitza gehienek izango dituzte irrati digitalak (erderaz ikusi)

    07/03/28

2007 © All Rights Reserved