Gabonetako haur programazio berezia abian ETB-1en ostegunetik aurrera
06/12/21
Euskal Telebistak umeentzako programazio berezia eskainiko du gabonetan zehar. Ostegunetik , abenduak 21, marrazki bizidunak izango dira nagusi astelehenetik ostiralera, bai goizez eta baita arratsaldez ere. Gainera, Kaleko hipnosia umore tarte berriaz gain, Cirque du Soleilen eskutik Solstrom fantasiazko telesaila izango da ikusgai arratsaldero. Haurrentzako zinea barra-barra izango da, tartean Olentzero eta subilaren lapurreta eta Glup animaziozko filmen estreinaldia.
Goizean goizetik ekingo dio "Betizu" tarteak marrazki bizidunak emititzeari. Etxeko txikienek gustukoen dituzten telesailak izango dituzte ikusgai, tartean Gadget inspektorea, Maroons, Sakura, kartak zakura edota Cloud Trotters aingerutxoen abenturak. Goizaldeko marrazki eskaintza eguerdia arte luzatuko da, izan ere 14:00ak aldera ETB-1ek eguneko albisteei utziko die tarte "Gaur Egun" informatiboaren eskutik.
Kaleko hipnosia saio berriak irekiko du arratsaldeko txanda. Peter Powers hipnotizatzaileak hainbat lagun lokartu eta egoera barregarri eta dibertigarrietan murgilduko ditu. Ondoren Nerea Aliasek aurkezten duen "Egin kantu" saioaren azken txanpa eskainiko dute 15:10etatik aurrera. Kiteretsuren, Megamanen eta Martin Misteryren istorio berriekin bukatuko da arratsaldeko "Betizu".
Bestalde, ETB-1ek Cirque du Soleil konpainiak ekoiztutako telesaila txundigarria emango du arratsaldero. Solstrom, 13 atalez osatutako sorta harrigarria, arratsaldero emitituko dute "Betizu"ko marrazkien ondoren. Zinean, egoera-komedietan, burlazko antzerkian, zirkuko ohiko arteetan eta Cirque du Soleilen ikuskizun harrigarrietan oinarritutako istorio fantastikoak dira.
Umeentzako zineak berebiziko garrantzia izango du. Goizean eta arratsaldean animaziozko film luzeak programatuko dituzte. Doraemon eta denboraren trena, Glup eta Olentzero eta subilaren lapurreta pelikulak estreinatzeaz gain, beste hainbat film eskainitiko dituzte, Archie eta lagunak harpetarrekin, Gadget inspektorearen azken kasua, Lucky Luke: Daltondarren balada edota BT ispiluen jauregian.
Berri gehiago
2007an, 25. urteurrenaren urtean, amaitu nahi du EiTBk DIGIBat, egoitzak digitalizatzeko proiektua
07/01/04
"Supernanny" saioaren bigarren denboraldia estreinatuko du ETB-1ek larunbatean
06/12/30
"Vaya Semanita" saioak Ondas saria jaso du
06/10/25
06/09/15
"Vaya Semanita" ren laugarren denboraldia ostegunean hasiko da atal eta pertsonai berriekin
06/09/14