"Supernanny" saioaren bigarren denboraldia estreinatuko du ETB-1ek larunbatean
06/12/30
Larunbatean, abenduak 30, Euskal Telebistak "Supernanny" realityaren bigarren denboraldiari hasiera emango dio. Jo Frost umezain britainiarrak gurasoen bizitza infernu bilakatzen duten haurrak izango ditu aurrez aurre astebururo.
Ibilbide berri honetan Erresuma Batuko 12 familiari eta Ipar Amerikako beste hiru sendiri eskainiko die bere laguntza eta jakinduria. Mota eta egitura guztietako familien eguneroko bizitzan murgilduko da eta parekorik ez duen estilo, xarma eta sen onaz egoerarik korapilotsuenak ere konponduko ditu. Haurrak hezten eta familiako kideen artean harmonia ezartzen lagunduko die gurasoei. Teknika eraginkor ugari erabiliko ditu neska-mutikoak diziplinatzeko. Askotan aita-amak berrezi beharko ditu, euren nahia errespetarazteko gai ez baitira.
Jo Frost andereño zorrotza da eta seme-alaben jokaera zitalak zuzentzeko ahalegin guztiak egingo ditu. Etxeko txikien amorraldi eta haserrealdi ugari gainditu izan ditu, baina denboraldi berri honetan biki beldurgarriak edota alaba suntsitzaileak izango ditu aurrez aurre. Jan, lo egin edo eskolara joan nahi ez duten haurrak ere jasan beharko ditu.
Lehenbiziko erronkan Collins seme-alabak ezagutuko ditu Jo Frostek. Mafiakoak bailiran dabiltza etxe osotik. Umezainaren arreta erakarriko dute bereziki bederatzi urteko Benek eta lau urteko Josephek. Oldarkorrak eta suntsitzaileak izateaz gain, Jo Frost garaitzeko gai direla uste dute.
Collinstarren eguneroko ohikeria aztertuko du lehenbizi; hitz itsusiak eta triskantzak dira nagusi eta hau ikusita Zero Tolerantzia erregimena ezarriko du. Txarto jokatzen duen haurrak zigorra jasoko du, Bihurrien txokoa izeneko bazterrean utziko du eta jostailu kuttunenak kenduko dizkio.
Collins gazteek aurre egingo diote Jo Frosti; gainera, gurasoek ere ez dute askoz hobe erantzungo, eta batzuetan malkoak isuriko dituzte.
Berri gehiago
Neguari buruzko argazki ederrenak Negublog gunean, eitb.com-eko argazkiblog berrian
07/01/25
Estitxu Fernandez, Euskadi Irratiko "Tartaria"
07/01/25
ETB-1ek "Sut&Blai" gazteei zuzendutako saio ibiltaria estreinatuko du astelehen arratsaldean
07/01/22
ETBk "Heroes" 2006an AEBetako telesailik arrakastatsuena izan denaren eskubideak lortu ditu
07/01/19
"Objetivo Euskadi" saioak bere 100. programa beteko du ostegun honetan
07/01/11
07/01/08