Astelehenean "El Conquistador del Fin del Mundo"ren ustekabez betetako hirugarren ekinaldia hasiko da ETB-2n
07/01/08
Datorren astelehenean, urtarrilaren 8an, hasiko da ETB-2n "El Conquistador del Fin del Mundo" saioaren hirugarren ekinaldia, Julian Iantzik aurkeztuta. 16 lehiakidek, bi taldetan banatuta, abentura zirraragarria biziko dute Patagonian. Oraingo honetan, Juanito Oiarzabal mendizalea eta Mikel Goñi pilotaria izango dituzte gidari. Bi kirolarien arteko dueluarekin abiatuko da superbibentzia lehiaketa, bakoitzak zein talde zuzenduko duen erabakiko duena.
Zortzi laguneko talde bana izango da, bakoitzean lau neska eta lau mutil daudelarik. Laranja koloredunak Pumak izango dira eta berdeak Kondoreak. Hirugarren edizio honetako parte hartzaileen artean 51 urteko etxekoandre bat eta adin bereko legionario izandako bat daude, baita Urnietako emakume harrijasotzaile bat eta Erandion bizi den ertzain bat.
Planetako lekurik eder eta basatiena izango da berriro ere lehiaketaren eszenatokia: Argentinako Patagonia. Abentura berri honetan parte hartuko duten lagunek paisaia ederrak ezagutuko dituzte, baina bidean, desertuko haize bortitz eta zakarrei aurre egin beharko diete eta inguru hartako mendi malkarretan barna ibiliko dira, Ushuaian dagoen Munduaren Amaierako Itsasargira iritsi arte.
"El Conquistador del Fin del Mundo" lehiaketaren hirugarren edizio hau ustekabez beteta dator. Lehiakideentzat ez ezik, kapitainentzat ere ezusteak izango dira datozen asteotan. Juanito Oiarzabalek ondo baino hobeto daki bizi irautea zer den; 21 zortzimilako igo eta gero, esperientziak erakutsi dio janari gutxirekin eta zero azpiko tenperaturarekin aurrera egiten. Zortzi laguneko talde bat zuzentzeko gai ote den ikusteko dago. Aitzitik, Mikel Goñi pilotaria polemikaz inguratuta bizi izan da beti, jarrera anarkikoa erakutsi izan du eta inoiz ez du halako egoerarik bizi izan. Nola edo hala, erronka handia izango da bientzat eta adi-adi jarraitu beharko dugu euren eboluzioa.
"El Conquistador del Fin del Mundo" Hostoil etxeak ekoitziko du Euskal Telebistarentzat eta astelehenero izango da ikusgai ETB-2n, gaueko "Teleberri" albistegiaren ostean, 22:00etan, Julian Iantzik aurkeztuta.
Berri gehiago
Neguari buruzko argazki ederrenak Negublog gunean, eitb.com-eko argazkiblog berrian
07/01/25
Estitxu Fernandez, Euskadi Irratiko "Tartaria"
07/01/25
ETB-1ek "Sut&Blai" gazteei zuzendutako saio ibiltaria estreinatuko du astelehen arratsaldean
07/01/22
ETBk "Heroes" 2006an AEBetako telesailik arrakastatsuena izan denaren eskubideak lortu ditu
07/01/19
"Objetivo Euskadi" saioak bere 100. programa beteko du ostegun honetan
07/01/11