Web Comercial EiTB

Berria

  • "Objetivo Euskadi" saioak bere 100. programa beteko du ostegun honetan

    07/01/11

    Ostegun honetan, hilak 11, "Objetivo Euskadi" erreportaje saioak 100. programa eskainiko du. Urtebetetze berezi hau bere ikusleekin ospatzeko asmoz, lehen emanalditik azkeneraino izandako unerik onenak aukeratu dituzte.

    "100 objetivos" izeneko erreportajean, saioko taldekideek ordu erdian utzi dituzte 2004ko irailaz geroztik bizitako une on eta gogoangarrienak. Era honetan, erreportaje estiloan bildu dituzte ikus-entzuleentzat interesgarrien izan diren gaurkotasuneko gaiak.

    "OE" saioan une bereziak bizi izan dira oso, Aintzane Garayren erailketa edo gizarte gaienganako hurbilketa, etxe uzteak edo bizilagunek zaintza-lanetarako osotutako taldeak kasu, baita asmakuntza edo pertsonaia esanguratsuak ere. Bi urte eta erdi hauetan, gauza ugari 0pasatu dira saio honetan.

    Saio berezi honekin, "Objetivo Euskadi"ko lan-taldeak ikus-entzuleen fideltasuna saritu nahi du, izan ere, ostegunero hortxe izan dira 23:35etan, "Vaya Semanita"ren ostean.

  • Berri gehiago

    Radio Euskadiren programazio berria

    06/09/09

    ETB2ko programazio berria

    06/09/08

    Multimedia aurkezpena

    06/06/23

    Titularra2

    06/12/11

2007 © All Rights Reserved