Web Comercial EiTB

Berria

  • ETBk "Heroes" 2006an AEBetako telesailik arrakastatsuena izan denaren eskubideak lortu ditu

    07/01/19

    Euskal Telebistak "Heroes", Advertising Age aldizkari espezializatuaren arabera, AEBetan 2006an izan den telesailik arrakastatsuenaren eskubideak bereganatu ditu. NBC katean 16 milioi ikuslek jarraitu dute bat batean botereak dituztela jakiten duten pertsona normalei buruzko saio honek.

    Advertising Age aldizkariak iragarleen arreta handiena merezi duten 10 saioen zerrenda egiten du, bai saio horien audientzia handiagatik bai izan dituen kritika onengatik.

    Telesail honek komikiaren estetika eta narrazioa bateratzen ditu. Botereak dituzten pertsonen bizitza azaltzearekin batera, telesaileko antagonistak hilketa beldurgarriak egingo ditu. Era honetan, Japoniako bulegari batek denbora eta espazioa manipulatu ahal izango du, New Yorkeko artista batek etorkizuna margotzeko boterea lortuko du, Los Angeleseko polizia batek ingurukoen pentsamentuak entzun ahal izango ditu,... Hauek eta beste batzuk izango dira "Heroes" telesaileko protagonistak. Beraien lehen helburua lortu berri dituzten botereak kontrolatzea izango da, baina laster izango dute egiteko garrantzitsuagoa: gizateria salbatzeko ardura beraiena izango da.

  • Berri gehiago

    Radio Euskadiren programazio berria

    06/09/09

    ETB2ko programazio berria

    06/09/08

    Multimedia aurkezpena

    06/06/23

    Titularra2

    06/12/11

2007 © All Rights Reserved