Estitxu Fernandez, Euskadi Irratiko "Tartaria"
07/01/25
Saio berria estreinatuko du Euskadi Irratiak ostegun honetan, gaueko bederatzietan, Estitxu Fernandezen eskutik. Euskarazko ahozkotasuna izango da "Tartaria" saio berriaren ardatza. Gonbidatuak izango ditu astero Estitxuk, eta entzuleekin ere harremanan zuzena izango du.
Tar tar tar, tar-tarrean aritzen dena. Honela definitzen du hiztegiak "tartaria" hitza. Pertsona tartaila: pertsona berritsu, hitzontzi, berbontzi, berri-ipurdi, berri-lapiko, berriketa-ontzi, berriketari, berriketa-zale, eleketari, eleberriti, kalakaria. Horiek guztiek dute izango lekua ostegun honetatik aurrera Euskadi Irratiak abian jarriko duen saio berrian.
Elkarrizketak, hitz jardunak, istorioak, kontakizunak, kontalariak eta kontatzekoak, lehengoak eta oraingoak, ezagunak eta ez hain ezagunak. Hitzaren bueltan, hitzarekin jolas eginez, entzuleekin harremanetan eta musika lagun. Izan ere, gonbidatu edo kolaboratzaileek adina garrantzia izango dute entzuleek. Beren inguruko kontakizun, atsotitz, esaera eta esamoldeak berreskuratu nahi ditu "Tartaria"k.
Horretan saiatuko dira ostegunero, gaueko bederatzietatik hamarretara, Estitxu Fernandez eta lan-taldea Euskadi Irratian.
Berri gehiago
KONTSUMITZAILEAK AGINTZEN DUTE;PUBLIZITATE AGENTZIAK EGOKITU BEHAR DIRA (erderaz ikusi)
07/03/27
Publizitate inbertsioa hedabide interaktiboetan 310,5 milioietara heldu da 2006an (erderaz ikusi)
07/03/27
Twix-ek kanpaina bat sortu du telebista eta intentzio biralarekin (erderaz ikusi)
07/03/27
Irratiko publizitatea %1,6ko beherakada egin du 2006an
07/02/19
Internet erabiltzaileen %61-ak prentsa online irakurtzen du
07/02/19
"Esto No Es Serio, ¿O Sí?" umore saioa astelehenean hasiko da ETB-2n
07/02/15