Web Comercial EiTB

Berria

  • Estitxu Fernandez, Euskadi Irratiko "Tartaria"

    07/01/25

    Saio berria estreinatuko du Euskadi Irratiak ostegun honetan, gaueko bederatzietan, Estitxu Fernandezen eskutik. Euskarazko ahozkotasuna izango da "Tartaria" saio berriaren ardatza. Gonbidatuak izango ditu astero Estitxuk, eta entzuleekin ere harremanan zuzena izango du.

    Tar tar tar, tar-tarrean aritzen dena. Honela definitzen du hiztegiak "tartaria" hitza. Pertsona tartaila: pertsona berritsu, hitzontzi, berbontzi, berri-ipurdi, berri-lapiko, berriketa-ontzi, berriketari, berriketa-zale, eleketari, eleberriti, kalakaria. Horiek guztiek dute izango lekua ostegun honetatik aurrera Euskadi Irratiak abian jarriko duen saio berrian.

    Elkarrizketak, hitz jardunak, istorioak, kontakizunak, kontalariak eta kontatzekoak, lehengoak eta oraingoak, ezagunak eta ez hain ezagunak. Hitzaren bueltan, hitzarekin jolas eginez, entzuleekin harremanetan eta musika lagun. Izan ere, gonbidatu edo kolaboratzaileek adina garrantzia izango dute entzuleek. Beren inguruko kontakizun, atsotitz, esaera eta esamoldeak berreskuratu nahi ditu "Tartaria"k.

    Horretan saiatuko dira ostegunero, gaueko bederatzietatik hamarretara, Estitxu Fernandez eta lan-taldea Euskadi Irratian.

  • Berri gehiago

    Radio Euskadiren programazio berria

    06/09/09

    ETB2ko programazio berria

    06/09/08

    Multimedia aurkezpena

    06/06/23

    Titularra2

    06/12/11

2007 © All Rights Reserved