Web Comercial EiTB

Berria

  • Neguari buruzko argazki ederrenak Negublog gunean, eitb.com-eko argazkiblog berrian

    07/01/25

    Negublog da eitb.com webguneak dakarren azken berrikuntza. Erabiltzaileak eurak eta horiek neguaren inguruan bidaltzen dituzten argazkiak dira argazkiblog honetako protagonistak.

    Atari berri honen gaia negua da, Negublog izenak berak adierazten duen legez. Hala ere, argazkiblog honek atal ugari eskaintzen dizkigu: elurra, eskia, mendiak, paisaiak, umeak, animaliak, hiriak, txangoak, etab. Halaber, gainerako erabiltzaileek bidaltzen dituzten irudiei iruzkinak egiteko eta orrialde honetatik argazkiak igotzeko aukera izango dute erabiltzaile guztiek.

    Horretaz gain, Negublog atari berria hainbat sailetan banatuta ageriko zaigu, eta atalok aukera zabala eskainiko digute, besteak beste, hainbat gairen inguruko bilaketak egiteko, iruzkin gehien jaso dituzten argazkiak ikusteko eta atarira irudi gehien igo dituzten erabiltzaileak zein diren jakiteko, hain zuzen.

    Eguraldiblog, eguraldiaren inguruko zure argazkiak sarean

    Bestalde, atari berri hau ez da eitb.com webgunean bisitariek parte hartzeko eta euren argazkiak ezagutarazteko duten bide bakarra; izan ere, erabiltzaileek eguraldiarekin zerikusia duten argazkiak ere bidal ditzakete Eguraldiblog atarira. Erabiltzaileen iruzkinak jaso ditzaketen 10.000 argazki jasotzera iritsi da gune hori dagoeneko.

    Laster, gainera, atal berri bat izango dute eitb.com webguneko argazkiblogek; izan ere, eitb.com maskotei buruz lantzen ari den argazkiblog berria ezagutzeko aukera izango dugu aurki.

  • Berri gehiago

    EiTBren Iberoamerikar Kalitate Sariaren spotak publizitateko APPE saria eskuratu du

    2007/04/27

    Esther Arroyo ostegunean "Vaya Semanita-n"

    07/04/25

    (gazteleraz ikusi)

    07/04/25

    ESPANIARREK GEHIAGO GASTATZEN DUTE INTERNETEN ORDAINOEKO TELEBISTAN BAINO (ikusi erderaz)

    07/04/18

    Alferrik galdutako formatua: "banner expandible" deritzona (erderaz ikusi)

    07/03/23

    2010erako etxebizitza gehienek izango dituzte irrati digitalak (erderaz ikusi)

    07/03/28

2007 © All Rights Reserved