"Esto No Es Serio, ¿O Sí?" umore saioa astelehenean hasiko da ETB-2n
07/02/15
"Esto No Es Serio, ¿O Sí?" umorezko esketxez osatutako saioa hasiko da astelehenean, otsailak 19, ETB-2n. Bederatzi aktorek hartuko dute parte, eta eguneroko bizimoduan gertatzen diren egoera eta gai arruntak jorratuko dituzte modu arin eta dibertigarrian.
Esketx laburrez osatutako saioa izango da, eta tartean running gagak ere sartuko dituzte. Bata bestearen atzetik bizkor-bizkor joango dira, saioari bizitasuna eta erritmoa emanez. Bederatzi aktoreak txandaka agertuko dira, bakarka zein taldean. Antzezten duten esketx bakoitzean ikus-entzuleenganako gertutasuna lortzea izango dute helburu.
"Esto No Es Serio ¿O Sí?" saioan antzeztuko dituzten egoerak ezagunak egingo zaizkigu. Izan ere, gure eguneroko bizitzako pasarteak parodiatuko dituzte: etxean, lanean, tabernan, denda batean edota kalean gertatzen direnak. Familiarteko gorabeherak, bikote harremanak, bizilagunen arteko liskarrak, laneko buruhausteak, jasanezinak diren nagusi edo lankideak? Edozein egoera arrunt erakusteko gai izango dira.
Pausokaren ekoizpen honetako lan-taldea osatzen duten bederatzi aktoreak hauek dira: Iker Lastra, Itziar Urretabizkaia, Estibaliz Gabilondo, Nati Ortiz de Zarate, David Avila, Itxaso Gonzalez, Ramon Ibarra, Javier Corral eta Txubio Fernandez de Jauregi. Ibilbide profesional bikaina dute guztiek. Zuzendari lanak Aitor Osak eta Gonzalo Bazek egingo dituzte.
Berri gehiago
KONTSUMITZAILEAK AGINTZEN DUTE;PUBLIZITATE AGENTZIAK EGOKITU BEHAR DIRA (erderaz ikusi)
07/03/27
Publizitate inbertsioa hedabide interaktiboetan 310,5 milioietara heldu da 2006an (erderaz ikusi)
07/03/27
Twix-ek kanpaina bat sortu du telebista eta intentzio biralarekin (erderaz ikusi)
07/03/27
Irratiko publizitatea %1,6ko beherakada egin du 2006an
07/02/19
Internet erabiltzaileen %61-ak prentsa online irakurtzen du
07/02/19