EiTBren Iberoamerikar Kalitate Sariaren spotak publizitateko APPE saria eskuratu du
2007/04/27
Euskal Irrati Telebistaren Iberoamerikar Kalitate Sariaren spotak onirizpen saria jaso du Espainiako Publizitateko Produkzio-Etxeen Elkarteak (APPE) urtero antolatzen dituen sari ezagunetan. Sari hauek Estatuan publizitate mailan ematen diren sari garrantzitsuenak dira. EiTBko spotak soinu-banda onenaren izendapena zuen, puntako 194 iragarkien artean. Sariak ostegunean, hilak 26, banatu ziren Madrilgo Arte Ederretako Zirkuluan, Miki Nadal umoristak gidatutako ekitaldian. Donostiako Publis NCM enpresak EiTBrako egin zuen spotak soinu-banda onenaren golardoa irabazi du Gerardo Reyesen "Bohemio de afición" kantu gogoraerrazarengatik. Hau EiTBk lortzen duen laugarren APPE saria da. EiTBren iragarkiak bere kategorian marka handiak gainditu ditu, Jazztel, Osasun Ministeritza eta Volkswagen, hain zuzen ere. Aurten 194 iragarki aurrehautatu dira, guztiak 2006ean ekoiztuak, eta finalean 40 lehiatu dira guztira 17 sail ezberdinetan: muntai onena, soinua, efektu bereziak/animazioa, kasting/antzezpena, estilismoa, arte zuzendaritza, kalitatea/prezioa, spot europearra, spot iberoamerikarra, sormena, errealizadore berriak, argazkigintza; produkzioa; errealizazioa; spot onena eta publikoaren saria. Ikus-entzunezko munduaren profesionalek osatu dute 2007ko APPE epaimahaia: Eduardo Cestari (Telson), Juan del pozo (Molinare), Julio Jordan (Audioclip de Molinare), Rafael Solorzabo (El Ranchito) eta Reyes Abades Tejedor (Reyes Abades Efectos Especiales), besteak beste.
Berri gehiago
2007an, 25. urteurrenaren urtean, amaitu nahi du EiTBk DIGIBat, egoitzak digitalizatzeko proiektua
07/01/04
"Supernanny" saioaren bigarren denboraldia estreinatuko du ETB-1ek larunbatean
06/12/30
Gabonetako haur programazio berezia abian ETB-1en ostegunetik aurrera
06/12/21
"Vaya Semanita" saioak Ondas saria jaso du
06/10/25
06/09/15
"Vaya Semanita" ren laugarren denboraldia ostegunean hasiko da atal eta pertsonai berriekin
06/09/14