Circom Telebista Erregionalen Elkartearen 25. Biltzarraren irekiera ekitaldia Bilbon
2007/05/10
Ostegunean, maiatzaren 10ean, Circom Europako Telebista Erregionalen Elkartearen 25. Biltzarraren irekiera ekitaldia izan da Bilbon. EiTB eta RTVEk antolatutako ekitaldi honetan Anita Bhalla Circomeko presidente eta BBCko Birminghameko arduradunak, Peter Sauer Circomeko idazkari eta telebista publiko alemaniarreko zuzendaritzako kideak, Jesus Mari Santos RTVEko Presidentzia zuzendariak, Ibon Areso Bilboko udaleko alkateordeak eta Andoni Ortuzar EiTBko zuzendari nagusiak hartu dute parte. Euskal Telebistak eta Televisión Españolak antolatzen duten biltzarra ostegunetik larunbatera, maiatzaren 10etik 12ra, ospatuko da Bilbon. Circomek biltzen dituen 376 telebista publiko eta telebista lurralde zentroetako 200 kide bilduko ditu. Besteak beste, BBC, Rai, France 3 eta WDR alemaniarra dira Circomeko kide. 38 herrialdetako telebista publikoak biltzen ditu Europako Telebista Erregionalen Elkarteak. Helburua, kideen arteko lankidetza bultzatzea eta garatzea da. Horrez gainera, koprodukzioak egin, programak trukatu, eta kazetari eta teknikarien prestakuntza sendotzea da elkartearen xedea. 25. urtemuga, Circom eta EiTBrentzat Circomaren 25. urtemuga bat dator EiTBren 25. Urtemugarekin. Hartara, Euskal Irrati Telebistako arduradunentzat "ohore bat" izan da RTVErekin batera ekitaldi garrantzitsu hau antolatzeko proposamena onartzea. Europako telebista publikoaren etorkizuna izango da aurtengo biltzarraren ardatza. Besteak beste, antolatuko diren mahai-inguruetan honako gai hauek jorratuko dituzte: egungo eta etorkizuneko telebista publiko europarraren egoera, teknologia berrien erronka, kazetaritzaren belaunaldi berria, telebista erregionalaren erronkak informazioaren gizartean, eta sormen eta fikziozko saioak telebista erregionalean. Taillerrak ere antolatu dituzte; albisteen edizio digitala telebista erregionaletan izango da baten gaia, eta teknologia zaharrak eta berriak (TDT, Internet sakeleko telefonoa?) bestearena. Amaitzeko, Circomeko sari banaketa egingo da ostiralean. Urteko produkziorik onenak sarituko dituzte Guggenheim museoan, ostiral gauean, Edurne Ormazabalek aurkeztuko duen ekitaldian. Telebista publikoa gaur egun Europan Biltzarraren irekiera ekitaldiaren ondoren, honako gai hau jorratu dute ostegun goizez. Telebista publikoa gaur egun Europan. Mahai inguruan egon dira Jesus Mari Santos RTVEko Presidentziako zuzendaria, Bingen Zupiria Euskal Telebistako zuzendaria, John Bernander Irrati eta Telebistako Batasun Europarreko presidenteordea, Cathal Goal Europako Irrati eta Telebistako zuzendari nagusia eta Marius Dramomir Open Societyren izenean. Bakoitzak telebista publikoaren panoramaren inguruko ikuspegia eskaini du.
Berri gehiago
Neguari buruzko argazki ederrenak Negublog gunean, eitb.com-eko argazkiblog berrian
07/01/25
Estitxu Fernandez, Euskadi Irratiko "Tartaria"
07/01/25
ETB-1ek "Sut&Blai" gazteei zuzendutako saio ibiltaria estreinatuko du astelehen arratsaldean
07/01/22
ETBk "Heroes" 2006an AEBetako telesailik arrakastatsuena izan denaren eskubideak lortu ditu
07/01/19
"Objetivo Euskadi" saioak bere 100. programa beteko du ostegun honetan
07/01/11
07/01/08