Web Comercial EiTB

Berria

  • "Vuelta de Tuerca" saioa abiatuko da larunbatean ETB-2n, Iñigo Agirrek eta Maite Esparzak aurkeztuta

    2007/05/21

    Maiatzaren 19tik aurrera, ETB-2 katean saio berria izango da asteburuetako programazioan, "Vuelta de Tuerca". K-2000 eta Salta produkzio etxeek ETBrentzat ekoiztutako lana da eta aurkezle lanetan Iñigo Agirre eta Maite Esparza kazetariak arituko dira. Egun, "Pasalo" saioan dabil lanean Maite eta, Iñigo, ostera, "Kalaka"n; lan horiek saio berri honetako lanekin bateratuko dituzte biek. Bestetik, Jorge Arroyok zuzenduko du saioa eta lan taldea honako hauek osatuko dute: 5 erredaktorek, 3 kazetarik, 2 gidoilarik (David Llorente eta Iñigo Reizabal), errealizadoreak eta 3 editorek. Larunbat eta igandeetan emango dute "Vuelta de Tuerca", 14:30etatik 15:00etara. Izenak berak dioenez, Euskadin zein munduko gainerako lekuetan jazotzen den egunerokotasunari beste ikuspuntu bat eskaintzeko asmoarekin sortu da saioa. Albistegi berezi hau saio atsegin, dibertigarri eta umoretsua izateko helburuarekin jaio da, baina, informazioa eta aktualitatea ahaztu gabe. Halaber, "Vuelta de Tuerca" saio berriak originala izan nahi du eta landuko dituen gai bakoitzarekin ikus-entzulea harritzea du helburu. Bestalde, saioak aurrera egin ahala tartekatzen joango diren hainbat atal izango ditu programa berriak. Iñigo Aguirrek, esaterako, bakarrizketa bat eskainiko du astero aktulitateko gai baten inguruan. Bestetik, Tengo un pintxo para usted izeneko atalean ( "Tengo Una Pregunta Para Usted" saioaren itxura hartuz), Euskadiko politika, kultura edo kirol arloko pertsona ezagunek kaleko jendearen galderei erantzungo die, pintxoz betetako taberna bateko barran, hain zuzen. Euskomorriña arloan, Euskaditik kanpora bizi edo lan egiten duten jende ezagunak hartuko du parte. Beste alde batetik, ¿Qué fue de ....? atalean, Euskadiko historian garrantzitsua izan den gertakizun bateko protagonistaren egungo bizitza jasoko dute. Azkenik, politiko zein solaskide espainiarrek gure herriaz hitz egiterakoan esandako adierazpen harrigarrienak bilduko dituzte Pasados de rosca atalean.

  • Berri gehiago

    Telebista eta irrati-emisio digitala mugikorretan eta gailu eramangarrietan eskaintzeko probak egiten ari dira Euskal Telebistan

    2007/06/26

    Todosconlapantoja.com, HazRuido.com-eko marketing biraleko lehiaketa irabazten du (ikusi gazteleraz)

    2007/06/06

    Todosconlapantoja.com interneteko lehiaketa bat irabazteko sortu zen. (Ikusi gazteleraz).

    2007/05/25

    Prix Circom Regional sarien banaketa ekitaldia Guggenheimen

    2007/05/14

    Circom Telebista Erregionalen Elkartearen 25. Biltzarraren irekiera ekitaldia Bilbon

    2007/05/10

2007 © All Rights Reserved