Web Comercial EiTB

Berria

  • Telebista eta irrati-emisio digitala mugikorretan eta gailu eramangarrietan eskaintzeko probak egiten ari dira Euskal Telebistan

    2007/06/26

    Iurretako EiTBko egoitza aste honetan, ekainaren 25etik 29ra, DVB-H teknologiako probak egiten ari da, hau da telebista eta irrati-emisio digitala mugikorretan eta gailu eramangarrietan eskaintzeko kalitate probak. Furia izeneko proiektuaren baitan kokatzen dira proba hauek eta Industria, Turismo eta Komertzio Ministerioaren babesa dute. Furia proiektuan parte hartzen duten enpresa eta erakundeetako hogeita hamar injineru eta ikertzailek parte hartzen dute entsegu hauetan: Abertis Telecom, Dominion, Egatel, EMG, Fagor, Iteam (Valentziako Unibertsitatea), Mier, Robotiker, Sidsa, Telefonica I+D, Televés, Valladolideko Unibertsitatea, CEDETEl, Vicomtech, ETB eta Vilau. DVB-H teknologiak (Digital Video Broadcasting-Hadheld) Telebista eta irrati-emisio digitala mugikorretan eta gailu eramangarrietan eskaintzeko aukera eskaintzen du. Euskal Telebistan egiten ari diren proba hauen helburu nagusia mugikorretan telebista digitala ikusteko kalitate parametro batzuk zehaztea da. Halaber, proiektuko zenbait kidek egindako garapen teoriko batzuek onartzeko asmoa daukate bilkura honetan. Bestalde, informazioa bildu eta proiektuko kide batzuek garatu dituzten ekipamenduen errendimendua probatu nahi da. Proba hauek egiteko, egoitzako teilatuan Egateleko transmisore digital bat jarri dute 100Wkoa(100w analogikoaren balio berekoa). Horrez gain, beste honako tresna eta ekipamenduak erabiltzen ari dira: filtroak, antenak eta transmisio lineak, enkapsuladorea eta errezeptore digitala; Mier-en beste transmisore bat, EiTBko auto mugikor batean kokatua eta errezeptore mugikorraz egokitua dagoen EiTBko beste auto mugikorra. Abertis Telecomek, sareko eta neurriko ekipamendua eskaini du eta probetan erabiltzen den frekuentziaren jabe da. Ikus entzunezkoen alorrean erakunde adierazgarriak diren eta teknologia berriak garatzeko zein suztatzeko interesa duten 25 enpresek osatzen dute FURIA partzuergoa. EiTB Taldea ere partzuergo hori osatzen duten enpresen artean dago.

  • Berri gehiago

    2007an, 25. urteurrenaren urtean, amaitu nahi du EiTBk DIGIBat, egoitzak digitalizatzeko proiektua

    07/01/04

    "Supernanny" saioaren bigarren denboraldia estreinatuko du ETB-1ek larunbatean

    06/12/30

    Gabonetako haur programazio berezia abian ETB-1en ostegunetik aurrera

    06/12/21

    "Vaya Semanita" saioak Ondas saria jaso du

    06/10/25

    ETB1eko programazio berria

    06/09/15

    "Vaya Semanita" ren laugarren denboraldia ostegunean hasiko da atal eta pertsonai berriekin

    06/09/14

2007 © All Rights Reserved